Duela 10 urte Turkia-n kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra itxi zuen poliziak: Azadiya Welat
2016ko abuztuaren 28an, Turkian kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra itxi zuen Poliziak: Azadiya Welat. Izenak euskaraz Herri Askea esan nahi du. Talde terroristako kide izatea egotzita, 27 kazetari atxilotu zituzten. 1990. urtean astekari gisa sortu zuten, eta 2006tik egunkaria zen. Egunkaria sortu zutenetik Turkiako Gobernuaren erasoak etengabeak izan ziren: aldi baterako itxierak eta kazetarien eta banatzaileen atxiloketak. Sorreratik proiektu…
2016ko abuztuaren 28an, Turkian kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra itxi zuen Poliziak: Azadiya Welat.
Izenak euskaraz Herri Askea esan nahi du.
Talde terroristako kide izatea egotzita, 27 kazetari atxilotu zituzten. 1990. urtean astekari gisa sortu zuten, eta 2006tik egunkaria zen. Egunkaria sortu zutenetik Turkiako Gobernuaren erasoak etengabeak izan ziren: aldi baterako itxierak eta kazetarien eta banatzaileen atxiloketak.
Sorreratik proiektu honetako 30 kazetari hil ditu Turkiako Poliziak. Proiektuari izena aldatu –Rojev– eta beren hizkuntzan informatzen jarraitu zuten, arrisku handiko kazetaritza eginez.
Deja un comentario