Herrien Arteko Adiskidetasuna (Telegram kanala) / Kontrainfo Antifa (Euskal Herria) ekimenak euskaratua

Yevhen Konovalets buruzagi ultranazionalista ukrainarraren eta OUNeko (Nazionalista Ukrainarren Erakundea) lehen buruzagiaren gorpuzkiak Holandatik Ukrainara iritsi dira, non 1938tik han zeuden, gobernu ukrainarrak Kiev-etik gertu eraiki duen memorialean uzteko, Ukrainako faxismoaren liderren gorpuzkiak hartuko dituen panteoi moduko bat (1. argazkia).

Beste batzuetan bezala, erakunde oso zehatz bat arduratu da harreraz:
Plast. Hau ez da kasualitatea. Gazte erakundeak bere baitan Ukrainako faxismoaren figura nagusiak hartu izana goraipatzen du, eta Stepan Bandera, Roman Shukhevych edo Mykola Lebed irudiak beretzat aldarrikatzen ditu, CIAk nazien zerbitzura dagoen sadiko gisa deskribatu zuena. (2. argazkia: Plast erakundeak Espainian duen ordezkaritzako kide batek erakundearen hainbat ataletako armarriak seinalatu ditu, Bandera eta Sukhevych ultraeskuindarren erretratuen azpian).

Eta horrela, mundu nahasi batean eta distantziak gero eta laburragoak diren mundu batean, XX. mende hasierako ultranazionalismoen berotasunean jaiotako fenomeno hau gure artean dago. Duela gutxi, Plast kanpamentua hamar egunekoa zen Gipuzkoan (3. argazkia), ez dira tokiko scout talde batean integratu diren mutilak, erakundea bera beste herrialde batera zabaltzea da kontua, haien asmoa ez da kirolekoa edo kulturala, doktrinamendu garbi eta gogorraz ari gara. Eta horretan esperientzia handia dute…

Deja un comentario

Tendencias