Kōzō Okamoto japoniar iraultzaile eta internazionalista bat izan da, 70eko hamarkadan Japoniako Armada Gorria erakunde armatu komunistarekin bat egin zuena eta Palestina Askatzeko Herri Frontearekin (PAHF) aliatu zena.

1972an, Israelgo Lod aireportuko operazio armatuan parte hartu zuen, PAFHen Komando Orokorrarekin koordinatuta. Indar errepresibo sionistek harrapatu eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

1985ean aske utzi zuten, presoen truke baten ondoren, eta Libano-ra joan zen bizitzera. Bertan, asilo politikoa eman zioten. Palestinako fakzioek babestuta, bizitza osoa eman zuen Palestinarekiko nazioarteko elkartasunaren ikur gisa.

Behin adierazi zuen: «Nire gaztaroa kausa palestinarrari eskaini diot. Zapalkuntza dagoen bitartean, erresistentzia ez da eskubide bat bakarrik, betebehar bat da».

Deja un comentario

Tendencias