Onintza Enbeita / BERRIA Gaur berriro gogoratuko naiz amama Klararekin. Gaur bezalako gau batean, duela 89 urte, etxe ondora atera eta Gernikako suak jostorratzari haria sartzeko adinako argia egiten zuela esaten zigun. Sei hilabeteko umea besoetan eta senarra frontean zituen astelehen gau hartan. Burua galdu zuenera arte esaten zizkigun nortzuk izan ziren Francoren aldekoak eta…
Gaur berriro gogoratuko naiz amama Klararekin. Gaur bezalako gau batean, duela 89 urte, etxe ondora atera eta Gernikako suak jostorratzari haria sartzeko adinako argia egiten zuela esaten zigun. Sei hilabeteko umea besoetan eta senarra frontean zituen astelehen gau hartan. Burua galdu zuenera arte esaten zizkigun nortzuk izan ziren Francoren aldekoak eta nortzuk abertzaleak. Gauza gutxi gordetzen zituela ematen zuen, eta hala ere, sekretu asko eraman zituen berarekin. Eta bere moduan belaunaldi oso batek sufritu zuen Francoren alde altxatutako haiek demokraziaren izenean hizketan ikusita. Umetan ez nekien zergatik, baina orain ulertzen dut zergatik alde egiten zuen beste espaloira zenbait pertsona ikusten zituenean.
Memoria ez da bakarrik bonbak nork bota zituen eta nola erori ziren gogoratzea. Memoriak ariketa duina eskatzen du. Espaloia aldatzera behartuta sentitu zirenak zergatik sentitzen ziren hala, gerra irabazi zutenek trantsizioan ere goiak hartzeak zer ekarri zuen, Gernikako lekurik onenetan nortzuk bizi izan ziren berreraiki zutenean… Bonben hotsak arratsalde bat iraun zuen, haiek sortutako suak hiru egun; baina frankismoak 40 urte. Eta guztiok ez gatoz bando beretik. Bando biak erreproduzitu ziren, eta ez genetikoki bakarrik: aberastasuna, izena, klasea… Gauza askok iraun dute orain arte.
Deja un comentario