1937ko udaberrian, Lemoatx mendia (Peña Lemona), Arratiako haranean (Bizkaia), euskal indar militar antifaxisten eta tropa faxisten arteko borroka latzak izan ziren. Mendiaren kontrolagaitik erasoak eta kontraerasoak gertatu ziren, lehen mailako ezproi estrategikoa baitzen, Bilborako sarbidean kokatutako jagole naturala.

Lemoatx maiatzaren 29an hartu zuten faxistek, baina ekainaren 3an, Mola jeneral kolpistak aireko ezbehar ilun batean hil zen egun berean, Manuel Cristobal buru zuen Eusko Gudarosteko VI. Brigadako kideek kota berriz konkistatzeari ekin zioten, nazi-faxisten hegazkinei hegan egitea eragozten zien eguraldi txarra aprobetxatuz eta euskal fabrikazioko Trubia-Naval izeneko borroka-gurdi txikietan oinarrituz.

Bere gizonen aurrean egindako erasoan, AMUATEGI 35 Batailoi sozialistako Martin Etxeberria komandantea hil zen, buruan larri zaurituta.

Operazioa arrakastatsua izan zen eta Euzko Gudarostearen azken garaipentzat jotzen da.

Lemoatx behin betiko galduko litzateke antifaxistentzat ekainaren 5ean, Bilbo erori baino bi aste lehenago.

Martin, bere gizon gehienak bezala, Eibar-ko (Gipuzkoa) herri armaginekoa zen, eta Juventudes Socialistas Unificadas (JSU) gazte antolakundeko kide zen. Erakunde bateratu horretan, Euskal Herrian, Espainiako Estatuko gainerako lekuetan bezala, alde batetik Partido Socialista Obrero Español (PSOE) alderdiaren euskal federazioaren eta, bestetik, Euskadiko Partidu Komunista-Partido Comunista de Euskadi (EPK-PCE) alderdiaren gazte-adarrak biltzen ziren.

Martin-i «Querido» ezizenez esagutzen zitzaion; izan ere, berak, oso pertsona adeitsua izanik, hitz hori erabiltzen zuen bere ingurukoengana jotzen zuenean.

Deja un comentario

Tendencias