Última

  • ‘Canon français’: apairua, RN botoaren truke
    ,

    ‘Canon français’: apairua, RN botoaren truke

    Jenofa Berhokoirigoin / ARGIA aldizkaria 200 lagun elkartu dira irailaren 21ean Miarritzeko (Lapurdi) Herriko Etxearen aitzinean, herriko kontseiluaren bileraren kari. 30 bat elkarteren deiari erantzunik Canon français: ez hemen ez nehon banderolaren gibelean dira. Lapurdiko hiri horretan iragaitekoa da Canon Français topaketa azaroan eta ezeztatzea galdetzen diote auzapezari. Berez, hitzorduaren printzipioa sinpatikoa da: mahai baten bueltan elkartu…