Julen Urrestarazu-ren testua / BERRIA

Istiluak izan ziren atzo Ceutan (Espainia): hainbat herritarrek Negu Gorriak plataformako kideen ibilgailua astindu zuten eta arraultzak bota zizkieten. Ondoren, herritarrek Espainiako Poliziarekin izan zuten liskarra, eta poliziek tiroak bota zituen airera. Pertsona bat atxikita izan zuten Poliziaren auto batean.

Ostiralean, Negu Gorriak-ek jakinarazi zuen Ceutara joango zela migratzaileei laguntza ematera. Atzo iritsi ziren portura, baina 50 herritar inguruk elkarretaratzea egin zuten plataformako kideen aurka, «erradikalak» eta «ETAzale» izatea leporatuz. Espainiako banderak zeramatzaten.

18:45ean elkartu ziren Ceutako portuko ibilgailuen irteeran, elkarteko kideak iritsi behar ziren lekuan. 20:15ak pasata, 200 manifestari inguruk plataformakoen ibilgailua geldiarazi zuten, astindu egin zuten eta arraultzak bota zizkieten. Hori dela eta, Polizia bertaratu zen, eta manifestariek Poliziarekin izan zuten liskarra. Istiluak geldiarazteko, poliziek tiro egin zuten airera.

Julia Ferreras Ceuta Ya! alderdi politikoko diputatua zen manifestariek astindu zuten autoaren gidaria. Ferrerasek salaketa jarri zuen polizia etxean, Mohamed Mustafa alderdiko buruak jakinarazi duenez.

Deja un comentario

Tendencias