2008ko irailaren 16an, Eusko Abertzale Ekintza / Acción Nacionalista Vasca (EAE-ANV) alderdi abertzale eta ezkertiarra legez kanpo utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.

1930ean sortua, lehen alderdi abertzale sozialista izan zen, laikoa eta errepublikanoa. II Errepublika garaiko azken urteetan Espainiar estatu mailan hauteskundeetara aurkeztu zen Herri Frontearen (Frente Popular) parte izan zen.

1936ko Gerran rol aktiboa jokatu zuten bere kideek borroka antifaxistan eta Euskal Herriaren defentsan eta gehienek errepresioa eta erbestea bizi behar izan zituzten Franco-ren erregimen faxista Estatu espainiarrean inposatu zenean.

1978an Herri Batasuna koalizio abertzale eta sozialistaren sorreran parte hartu zuen. HBren Mahai Nazionalean jezarleku bat izan zuen 1978 eta 2001en artean.

2003an Batasuna alderdia legez kanpo utzi zuen Baltasar Garzon epaileak, eta 2007an ANV-EAE zerrenda propioekin aurkeztu zen udal eta foru hauteskundeetara, baina «Batasunarekin lotura» zuela argudiatuta, legez kanpo utzi zuen espainiar justiziak.

INFORMAZIO GEHIAGO: https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusko_Abertzale_Ekintza

Deja un comentario

Tendencias