Abogados Cristianos eskuin muturreko elkarte espainiarrak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu dute Bernedo-ko (Araba) udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Hamaika Telebista Euskal Udalekuetako hamabost kide astelehen honetan deitu ditu deklaratzera Gasteizko instrukzio epaitegiak. Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak jakinarazi du hiru urte arteko espetxe-zigorra eskatuko duela ikertutako 15 pertsonen aurka, exhibizionismo eta adingabeen derrigortze delituak leporatuta. Bestalde, Euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko. Auzibide administratiboaren epaia ekainean eman…
Euskal Udalekuetako hamabost kide astelehen honetan deitu ditu deklaratzera Gasteizko instrukzio epaitegiak.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak jakinarazi du hiru urte arteko espetxe-zigorra eskatuko duela ikertutako 15 pertsonen aurka, exhibizionismo eta adingabeen derrigortze delituak leporatuta. Bestalde, Euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Auzibide administratiboaren epaia ekainean eman zuten, eta bide judiziala da orain martxan dagoena. Auziaren inguruan zenbait filtrazio egon direla salatu dute, hori «proiektua zurrunbiloan murgildu zenetik» gertatu dela gaineratu dute. Jakinarazi dute beraiek ez dituztela deklaratzera deitu irailera arte, baina aurretik hedabideetan zela informazioa. Hala, begiraleek berretsi dute haiek direla prozesuari buruzko informazioa eskuratzeko lehen interesatuak, beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko.
Deja un comentario