Duela 67 urte, Donostian, Franco diktadore faxistaren yatearen aurkako ekintza antifaxista burutu zuten ikurriñekin
ARGIA aldizkaria 1959ko abuztuaren 30ean, Francoren yatea ikurrinaz apaindutako egur taulaz inguratua azaldu zen Donostian. Diktadorea Donostian egun batzuk igarotzen ari zela baliatu zuten ekintzarako. Egun berean, eta Gaztelugatxeko urteroko erromeriaren bezperetan, Bakio-ko (Bizkaia) San Pelaio ermitaren tximistorratzean ere ikurrina paratu zuen ekintzaile talde batek, baita eraikina pegatinaz bete ere. Ermitaren konponketa lanetan zebiltzan igeltseroak…
1959ko abuztuaren 30ean, Francoren yatea ikurrinaz apaindutako egur taulaz inguratua azaldu zen Donostian. Diktadorea Donostian egun batzuk igarotzen ari zela baliatu zuten ekintzarako.
Egun berean, eta Gaztelugatxeko urteroko erromeriaren bezperetan, Bakio-ko (Bizkaia) San Pelaio ermitaren tximistorratzean ere ikurrina paratu zuen ekintzaile talde batek, baita eraikina pegatinaz bete ere. Ermitaren konponketa lanetan zebiltzan igeltseroak atxilotu zituzten kentzeari uko egiteagatik, baita Bermeo-ko (Bizkaia) bost abertzale ezagun ere.
Data horietan lagun ugari atxilotu zituzten ikurrinak jarri eta propaganda banatzearekin lotuta, baita monumentu frankisten aurkako ekintzengatik ere.
Deja un comentario