MAREA HORIA 2026
POLITIKA ARRAZISTARIK EZ
DERECHOS HUMANOS PARA TODAS LAS PERSONAS
Marea Horia 2026 edizio honetan, lehenik eta behin, salatu nahi dugu giza eskubideen urraketa sistematikoek jarraitzen dutela planetan zehar.
Politika belizistek AEBetako ultraeskuindarren gobernuaren lehentasuna izaten jarraitzen dute, baita haien aliatuena ere, Europa konpartsa edota askotan konplize delarik.
Gazan su-etena izan arren, milaka pertsonaren genozidioaren ondoren, haurrak barne, Israelgo gobernu sionistak bere politika kriminalean eta herri palestinarraren sarraskian jarraitzen du, baita munduko eremu horretan hedapen eta ezegonkortze prozesuan ere.
Bigarrenik, Europar Batasuneko korronte arrazista eta xenofoboen gorakada azpimarratu nahi dugu, gorrotoaren, gatazken eta indarkeria sozialaren diskurtsoak sustatzen baitituzte, etorkinei gure gizarteetan dauden arazo guztien errua egotziz, eskuineko gobernuen politika pribatizatzaileak eta sektore publikoaren murrizketaren ondorioak besterik ez direla izkutatuz.
Diskurtso horiekin bat egin dute, duela gutxi,Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itun lotsagarri bat abian jarri duten alderdi kontserbadore eta liberal europarrek. Itun hori migratzaileak hirugarren herrialdeetara kanporatzearen aldekoa da, eta Genevako Konbentzioaren xedapenak urratzen ditu.
Espainiako estatuan, politika horiek Voxek sustatu eta Alderdi Popularrak eta bere gobernu autonomikoek bere gain hartutako Lehentasun Nazionalaren leloan laburbiltzen dira.
Politika horiek ez dituzte kontuan hartzen migrazio-prozesuen benetako arrazoiak, hau da, bizitza hobea lortzea eta immigrazioa behar duten gure gizarteek enpleguak betetzeko eskaintzen dituzten aukerak bilatzea.
Baina, beraien jatorrizko herrialdeetatik derrigortuta irten beharrik izan ez dezaten baldintza ekonomiko eta sozialak sortzen lagundu beharrean, mundu desorekatuagoa eta gatazkatsuagoa sustatzen jarraitzen dute; giza eskubideen errespetuan oinarritutako eta modu legal eta ordenatuan kudeatutako migraziopolitikak ezarri beharrean, migratzeko eskubidea kriminalizatzen da.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu, Bizkaiko ia ehun gizarte-erakunderen ekimenez, horien artean OEE, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) duela urtebete onartu zituela egoera berezietan erroldatzeari buruzko irizpide komunak eta, duela gutxi, udalei zuzendutako aplikazioprozedura bat ere onartu dela.
Baina azpimarratu behar da EUDELek onartutakoa udalei zuzendutako gomendioak baino ez direla. Orain, gomendio horiek ahalik eta azkarren jarri behar dira praktikan, eta, horretarako, beharrezko baliabideak bideratu behar dira.
Ez dezagun ahaztu udal-errolda dela herritarren eskubide multzo baterako sarbidea, hala nola osasunerako, hezkuntzarako, oinarrizko
zerbitzuetarako, legezko enplegurako, Lanbideko prestakuntzarako, oinarrizko gizarte-prestaziok eskuratzeko, edo bizilekua lortzeko aldiaren hasierarako, etorkinen kasuan.
Gure kasuan, Uribe Kostako Mankomunitatera eta osatzen duten udaletara jotzen dugu, gomendioak berehala bete ditzaten eskatzeko.
PLENTZIA, GORLIZ ETA LEMOIZKO ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
Ver menos





Deja un comentario