Gaurko egunez, duela 9 urte, «Negro Matapacos» hil zen Txile-n, 2011ko ikasleen protestetan ezagun egin zen zakurra
2017ko abuztuaren 26an, «Negro Matapacos» zakurra hil zen Txile-n. 2011ko ikasleen protestetan ezagun egin zen zakurtxoa. Lepoan zapi gorria zuela, manifestariekin ibiltzen zen hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako protestetan eta istiluetan Poliziaren aurka oldartzen zen. Paco Txilen Poliziari deitzeko destainazko modua da, horregatik jarri zioten izen hori. Ez zen protestetako kale-zakur bakarra, baina bai guztietara azaltzen zen bakarra,…
2017ko abuztuaren 26an, «Negro Matapacos» zakurra hil zen Txile-n.
2011ko ikasleen protestetan ezagun egin zen zakurtxoa. Lepoan zapi gorria zuela, manifestariekin ibiltzen zen hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako protestetan eta istiluetan Poliziaren aurka oldartzen zen.
Paco Txilen Poliziari deitzeko destainazko modua da, horregatik jarri zioten izen hori. Ez zen protestetako kale-zakur bakarra, baina bai guztietara azaltzen zen bakarra, horregatik nabarmendu zen. Arrazoi naturalengatik hil zen.
Iturria:
Praktika artistiko-kulturalen ataleko aldizkariko arduradunak, Acerca de la imagen de tapa: El Negro Matapacos, por Caiozzama. Noviembre 2019, Santiago de Chile (Aletheia, 2020).
Deja un comentario