1927an Bartolomeo Sacco eta Nicola Vanzetti anarkistak exekutatu zituzten Amerikako Estatu Batuetan, mundu mailako kanpainari entzungor
ARGIA aldizkaria 1927ko abuztuaren 23an, Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti etorkin italiar eta langile anarkistak exekutatu zituzten Amerikako Estatu Batuetan (AEB). Haiek egin ez zituzten hilketa batzuengatik heriotza zigorrera kondenatu zituzten, bermerik gabeko epaiketa batean. Epaiketan zehar beste atxilotu batek haiek errugabeak zirela ziurtatu zuen. 1971n ‘Sacco i Venzetti’ filmea estreinatu zuten, Giuliano Montaldok zuzendua eta…
1927ko abuztuaren 23an, Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti etorkin italiar eta langile anarkistak exekutatu zituzten Amerikako Estatu Batuetan (AEB). Haiek egin ez zituzten hilketa batzuengatik heriotza zigorrera kondenatu zituzten, bermerik gabeko epaiketa batean.
Epaiketan zehar beste atxilotu batek haiek errugabeak zirela ziurtatu zuen.
1971n ‘Sacco i Venzetti’ filmea estreinatu zuten, Giuliano Montaldok zuzendua eta Ennio Morriconeren soinu bandarekin. Historiako pasarte hartan zer gertatu zen ulertzeko oso lan gomendagarria da. Entzun Joan Baezek eginiko kantu ezaguna.
Deja un comentario