Zentsura politikoa Udalaren aldetik Baiona-ko festetan
Ipar Euskal Herria Antifaxista Baionako Udalak gaur goizean hiriko festen harira jarritako aldarrikapen-banderoiak kentzeko hartu duen erabakia salatzen dugu. Mezu antifaxistak, feministak, Palestinarekiko elkartasuna adierazten zutenak edo bestelako aldarrikapen sozialak zituztenak udal langileek kendu dituzte. Gorrotozko diskurtso batzuk normalizatzen ari diren honetan, udal gobernuak herritarren eta militanteen adierazpenen aurka egitea erabaki du. Aldarrikapen sozial eta…
Baionako Udalak gaur goizean hiriko festen harira jarritako aldarrikapen-banderoiak kentzeko hartu duen erabakia salatzen dugu.
Mezu antifaxistak, feministak, Palestinarekiko elkartasuna adierazten zutenak edo bestelako aldarrikapen sozialak zituztenak udal langileek kendu dituzte.
Gorrotozko diskurtso batzuk normalizatzen ari diren honetan, udal gobernuak herritarren eta militanteen adierazpenen aurka egitea erabaki du. Aldarrikapen sozial eta politikoek hainbeste molestatzen al dute eskuineko udal gehiengoa?
Herri-festak beti izan dira topagune, kultura-gune, baina baita adierazpen eta mobilizaziorako espazio ere. Ahots horiek isilarazteak ez ditu desagerraraziko.
Deja un comentario