ARGIA aldizkaren efemeride batetik moldatutako testua duzue hau
2023ko urriaren 7an, erasoa egin zuen erresistentzia palestinarrak. Sorpresaz hartu zuten Israel-go estatu sionista, Gaza guztiz blokeatua baitzuen. Erezeko muga postua hartu eta ehunka hildako eragin eta 240 bahitu hartu zituen palestinar erresistentziak inguruko kibutzetan.
Israelek Anibal direktiba aplikatu zuen, beren soldadu eta zibilak etsaiaren eskuetan erori baino lehen, hauek hiltzea ahalbidetzen zuen dotrina. Helikoptero militarretatik tiroka dozenaka israeldar hil zituzten.
Israelek erasoa berehala baliatu, desitxuratu eta magnifikatu zuen eta palestinarren aurkako genozidioa abiatu zuen. Guda krimenak egin zituzten, Gazako azpiegiturak suntsitu eta milaka zibil hil, populazioa gosez zigortzearekin batera. Mundu osoan milioika lagun mobilizatu ziren genozidioaren aurka.
Iturria:
Leila Seurat, Hamás reivindica la dirección del movimiento palestino (Le Monde Diplomatique en español, 2024ko urtarrila).





Deja una respuesta