Oarsoaldeko Hitza
Jesus Mari Etxeberria Goikoetxea Goierri preso oreretarrak eta beste bederatzi euskal presok Maria Jose Baños Andujar GRAPOko —Grupos de Resistencia Antifascista Primero de Octubre — preso politiko antifaxistak espetxean bizi duen egoeraren aurrean borrokaldia hasi dute astero egun beteko baraualdia eginez, aska dezatela eta haren estatus politikoa errespeta dezatela eskatzeko.
Osasun egoera larrian da Baños.
Ondokoa, hamar euskal preso horiek HITZAra bidalitako gutuna.
Maria Jose larri gaixorik egon arren, estatu espainiarraren xantaia eta mendekuz beteriko espetxe politika ankerrak preso mantentzen du. Maria jose erakusten ari den duintasuna eta koherentzia dira, hain zuzen, estatu zapaltzaile espainiarrak kendu nahi dizkionak, bere izaera iraultzaile eta borrokalaria deuseztatzeko asmoarekin.
Idazki hau sinatzen dugunok elkartasun internazionalistaren baitatik, Maria Joseren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere estatus politikoa errespeta dezatela eskatzen dugu. Hori dela eta, astero 24 orduko baraualdiak egiten dihardugu.
Estatu espainiarraren tortura kasu berri honen aurrean Maria Joseren jarrera borrokalaria goraipatzen dugu.
Maria Jose askatu! Preso politiko iraultzaileak kalera! amnistia osoa!
Sinatzaileak: Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea (Orereta), Garikoitz Etxeberria Goikoetxea (Lizartza), Mikel San Sebastian Gaztelumendi (Lesaka), Aitor Cotano Sinde (Algorta), Orkatz Gallastegi Sodupe (Berango), Julen Atxurra Egurrola (Lekeitio), Jon Kepa Preciado Izarra (Santurtzi), Andoni Goikoetxea Gabirondo (Gaztelu), Fernando Garcia Jodra (Bilbo), eta Patxi Ruiz Romero (Iruñea).




Deja un comentario