La Haine

Joan den asteazkenean, apirilaren 8an, Nafarroako Futbol Federazioko presidenteak elkarrizketa bat eskaini zion Diario de Navarra egunkariari, eta, besteak beste, komunikabide horrek galdetu zion zer nolako ekitaldiak egingo diren federazioaren mendeurrena dela eta. «Espainiako selekzio absolutua ekarriko dugu, inoiz etorri ez dena. Nire lagunak Luis de la Fuente eta Javi López Vallejo egotea espero dut. Eta gauza gehiago egingo ditugu», azaldu zuen Rafa del Amok.

Espainiako Federazioak beti mantendu du lagunartekoak 40.000 ikusletik gorako estadioetan jokatu behar direla, baina mendeurrena ospatzeagatik salbuespen bat egon liteke. «Eskatuta daukat, eta partida ona ekarriko dugu, neskekin egin genuen bezala», adierazi du Nafarroako presidenteak. Iruña 2030eko Munduko Txapelketaren azpiegoitza ere izango da, eta Rafa del Amok meritua bere gain hartu du: «Egin nuen lanetako bat da. Rubialesek eskatu zidan saiatzeko, ez gara jabetzen zer suposatu dezakeen. Nafarroako Gobernuarekin hitz egin dugu. Ezin genuen aukera hori galdu. Alboan Zaragoza, Bilbo eta Donostia bezalako egoitzak egongo dira, eta bakoitzean lau selekzio egongo dira. Eroriko da bai ala bai».

Espainiako selekzioak Sadarren jokatu zuen azken aldia duela lau urte izan zen, eta selekzio horren aurkako protesta baten ondorioz Indar Gorriko lau kide atxilotu zituzten. Protesta 2022ko urriaren 11n izan zen, Sadar estadioaren atarian, Espainiako eta AEBetako emakumezkoen selekzioen arteko partida zela eta. Egun hartan, dozenaka lagunek oihu egin zuten Espainiako selekzioaren aurka eta Euskal Herriaren alde, Espainiako poliziak kargen bidez protesta desegin zuen arte. Hilabete batzuk geroago, urrian, Indar Gorriko lau kide atxilotu zituen Espainiako poliziak.


Texto completo en: https://eh.lahaine.org/espainiako-selekzioak-sadarren-jokatuko-duela-adierazi-du

Deja un comentario

Tendencias