Gaur, martxoak 7, idazki hau sinatzen dugunok 24 orduko baraualdi bat egingo dugu Mari Jose Baños Andujar eta Marcos Martín Ponce preso politiko antifaxistei gure elkartasuna adierazteko.

Estatu espainiar zapaltzailea Mari Jose izugarriki torturatzen ari dela salatu nahi dugu eta berari aplikatzen dioten xantaia politika ere. Mari Joseren osasun egoera larria kontuan hartuz kalean eta bere gertukoekin egotea ukatzen dioten bitartean, damuketaren bidea da eskaintzen dioten irtenbide bakarra.

Beste aldetik, Mari Joseren askatasuna aldarrikatzeko Marcos gose greba mugagabea egiten ari dela eta, hemendik gure indar eta animo guztiak bidaltzen dizkiogu.

Elkartasun internazionalistaren eremutik goraipatu nahi ditugu Mari Joseren eta Marcosen duintasuna eta koherentzia.

Mari Jose askatu! Preso politikoa kalera! Amnistia osoa!

Julen Atxurra
Aitor Cotano
Garikoitz Etxeberria
Jesus Mari Etxebarria
Orkatz Gallastegi
Jon Kepa Preciado
Mikel San Sebastian

Deja un comentario

Tendencias