Josetxo Etxeberria, Gipuzkoako CNT sindikatuaren Borondate Ona oroimen taldeko kidea
Gaur ikusezinak diren emakumeak aipatuko ditugu, izenik gabekoak, zapaldurik jarraitzen dutenak, emakume hauei buruz ia ezer gutxi dakigulako. Eta emakume historialariak gaur egun egiten ari diren lana aintzat hartzekoa dela uste dut, lan hori ezinbestekoa izateaz gain, irakurtzen denean hunkidura sentitzen baita, hunkidura eta mina aldi berean.
Askotan gertatzen zaigu, betiko emakume ezagunak aipatzen ditugulako, besteak beste, gure Casilda edo Cecilia G. de Guillarte, hauen ibilbidea Google bidez jarraitzea erraza baita. Gaur keinua bestelakoa da, ezezagunak diren emakumeen izenak aipatu nahi ditugulako, itzalak direnei argia emateko: Marcela Arabaolaza, Maria A. Alonso, Maria Almazan, Cesarea Alvarez, Elisa Alvarez, Maria Amigo, Ignacia Agirre, Rufina Angulo, Manuela Arozamena, Victoria Arranz, Leonora Arranz, Nicasia Arregi, Julia Ausin, Josefina Azcam, Maria Jesus Azpillaga, Hipolita Baranda, Juana Becerra, Jacinta Berastegi, Isabel Biritxinaga, Maria Blanco, Francisca Camio, Dionisia Camio, Maria Errasti, Josefa Galarmendi, Luciana Garcia, Camelia Garcia, Gregoria Garcia, Sofia Garcia, Paulita Garcia, Leonor Garciarena, Luisa Garciarena, Angeles Gastanbide, Esperanza Gastegieta, Maria Ganuza, Cecilia Gete, Joaquina Gonzalez, Luisa Gonzalez, Modesta Hernandez, Oliva Herrera, Teresa Herrerate, Rogelia Ibar, Josefa Ilzarbe, Purificacion Irizar, Maria Iza, Irene Gezaga, Mercedes Jauregi, Elisa Juanes, Pilar Lacunda, Pura Lapeña, Julia Lauroba, Leonor Lopez, Rosario Luzuriaga, Catalina Marquina, Pilar Martinez, Pilar Mola, Carmen Mendieta, Angelita Nogueruela, Estefania Ordogoitia, Ascension Olmedo, Maria Otxoa, Valentina Otxoa, Paula Pascual, Eufemia Paul, Dionisia Perez, Marina Rodriguez, Benita Rodriguez, Angelita San Martin, Juanita Santa Marina, Esperanza Sagasta, Macrina Secades, Rosario Seoane, Elodia Urbieta, Catalina Vega…
Emakume hauek burkide sozialistak, komunistak eta anarkosindikalistak izan ziren, eta mundu hobea lortzeko borrokan aritu ziren. Faxismoari aurre egin zioten eta horrek zekartzan ondorio latzak nolakoak ziren badakigu. Emakume hauen bizitzari buruzko kontakizuna ez da liburuetan agertzen, eta hau zergatik gertatzen den galdetu beharko litzateke.
Emakume burkide hauei, eta mundu hobea lortzeko borrokan aritzen diren beste emakumeei ere, Begoña Gorospek gure Casildari eskaini zion aipamena eskaini nahi diegu. Aipamen hau Miarritzeko hilerrian irakur daiteke, Casildaren hilobian: “Andra, zu zara itzaltzen ez den sua”.




Deja un comentario