Diario Socialista-tik euskaratua

Joan den asteburuan Lyon-go CGT sindikatu komunistari bonba bidezko atentatuaren mehatxua egin zioten, sindikatuak berak salatu zuenez. Neofaxistek zenbait posta elektroniko bidali zituzten larunbatean hiriko barrutiko alkatetzei honelako mezuekin: «Mairu, ezkertiar eta gainerako beltz guztiak hilko ditut». Horrez gain lokal sindikalean lehergailuak jarri zituztela idatzi zuten eta mehatxua, «88» (Heil Hitler) kode neonaziaren helbide batekin sinatu zuten. Poliziari jakinarazi zioten eta hark eraikina miatu zuen, lehergailurik aurkitu gabe. CGTk salaketa jarri du, eta Lyon-en duen idazkari Sébastien Douilletek adierazi zuen: «Ez gaituzte isilduko. CGT antifaxista zen, da eta izango da «.

Tours-en, Gazteria Komunistako bi militantek erasoak jasan dituzte azken egunotan, Touraineko Alderdi Komunistak salatu duenez. Gertakariak otsailaren 19ko gauean jazo ziren, neofaxisten eta antifaxisten arteko enfrentamendu batean hildako Quentin Deranquer gazte ultraeskuindarraren omenez deitutako elkarretaratze faxista baten ondoren, eta hilaren 21ean errepikatu ziren. Biktimek erasoen izaera politiko eta arrazista adierazten dute. Egun horietan bertan, Tanneursen Fakultatea gurutze zeltikoen pintadekin esnatu zen, eta Marie Quinton LFIren Tourseko alkategaiaren kanpaina-lokala bandalizatu egin zuten.

Gertakari horiek guztiak Frantziako Estatuan otsailaren 14an Quentin Deranque neofaxista hil zenetik gertatzen ari diren beldur-olde batean kokatzen dira. Joan den asteazkenean, Frantzia Intsumisoak Parisen duen egoitza nagusia ebakuatu behar izan zuten antzeko bonba mehatxu baten ondorioz. Ostegunean, Solidaires sindikatuak Lyonen dituen lokalek ere erasoak jasan zituzten. Duela hilabete batzuk, Deranque hil baino askoz lehenago, Alesen, Le Prolé taberna, komunisten ohiko topagunea, eraso egin zuten; hiru pertsona, Bloc montpelliérainetik gertu zeuden faxisten ustezko militanteak, atxilotu eta behin-behinean aske utzi dituzte astearte honetan, gertakari horiekin lotuta.

Duela gutxi indarkeria areagotu egin da, eta otsailaren 21ean Lyonen martxa faxista egiteko gobernuak baimena eman zuen. Bertan, agur naziak eta irain arrazistak izan ziren. Emmanuel Macronen Gobernuak Némésis kolektibo faxista femeninoaren eta beste bi talde faxistaren aurkako eginbideak iragarri ditu, eta sindikatuak eta ezkerreko erakundeak zuzenean jotzen dituen indarkeria ikusten jarraitzen du. CGTk argi eta garbi adierazi du, jarraipen historiko bat aipatuz: «Gaur gure heriotza nahi dutenak 1934an Errepublika iraungitzen ikusi nahi zutenen oinordekoak dira, 1940an berehala lagundu zutenak». Aipamen hori bi gertaera historikori buruzkoa da. 1934ko otsailean, talde faxistek protesta bortitzak egin zituzten Parisen, eta Gobernu errepublikanoa eraisteko zorian egon ziren. Sozialistek eta komunistek estatu-kolpe faxista saiakera gisa interpretatu zuten ekitaldi hori. Esaldiaren bigarren zatiak Vichyko Frantzia aipatzen du, Pétain mariskalak gidatutako erregimena, 1940an Alemania naziaren aurkako porrot militarraren ondoren, armistizio bat sinatzeaz gain, okupatzaileekin aktiboki kolaboratu zuena, juduak, errepublikarrak, komunistak eta erresistentziako kideak jazarriz.

Konparazio horrekin, sindikatuak, Frantziako beste erakunde antifaxista askok bezala, egungo indarkeria faxistaren olatua ez du «eldarnio isolatu» gisa ikusten, baizik eta Frantzia iraganean hondamendira eraman zuen joera historiko baten jarraipen gisa. Egungo erakundeen pasibotasunak garai hartan langile klase frantsesaren askatasun politiko, zibil eta sozialentzat zorigaiztokoak izan ziren eredu berberak errepikatzen ditu.

Deja un comentario

Tendencias