1955. urtean, Lekeitio-n (Bizkaia), Bixente Lertxundi Maioz antifaxista eta anarkistak (42 urteko arrantzalea, ezkongabea eta Donostiako Gros auzoko bizilaguna) taberna batean euskarazko kontsumizio bat eskatu zuen. Hori dela eta, lokalaren jabeak Guardia Zibilari deitu zion. Agente faxistek Bixente jipoitu eta beraien txakurraren hozkadekin zauritu zuten.

7 urte geroago, 1962ko udaren hasieran, polizia frankistak pintada bat egiten harrapatu zuen Bixente, eta atxilotu egin zuten. Ez zen izan ekintza politikoengatik atxilotu zuten aldi bakarra. Egun horretan, poliziek sekulako jipoia eman zioten eta Martutene-ko kartzelan sartu zuten.

Urte bereko abenduaren 27an atera zuten, beste jipoi bortitz bat jaso ondoren, baina ezin izan zuen bere onera itzuli. Donostiako Txomiñene auzoko bizilagunek, kartzelatik gertu, hilzorian aurkitu zuten baserri baten ondoan, eta lagundu egin zioten. Bixentek «Hil egin naute, hil egin naute» hitzak baino ezin zituen artikulatu eta handik ordu gutxira hil zen.

Agintari frankistek ez zioten familiari eskela triste bat egiten ere utzi, eta inor ez zuten epaitu hilketagatik. Frankismoaren bertsio ofiziala izan zen Bixente espetxeko erizaindegira eraman zutela bihotzeko arazo batengatik, baina gero libre utzi zutela ospitale batean senda zedin.

Lertxundiren heriotza ez dago ofizialki dokumentatuta, estatuak eragindako eskubide urraketa gisa.

Deja un comentario

Tendencias