Pascal Lesellier (argazkian eskuman) zerrenda buruak adierazi du 45 izeneko zerrenda osatzea lortu dutela, lau alderditako kideak batuz. Hala ere, Unis pour Bayonne, l’Alternative izendaturiko zerrendak ez du Mari Le Penen (RN) sostengua.

Beñat Badiola Etxeberria / ARGIA

Eskuin muturrak osatu du Baionako hauteskundeetarako zerrenda osatzea, Kazetak argitaratu duenez. Posible izan da Batasun Nazionala (RN), Reconquete, Errepublikaren aldeko eskuinen batasuna eta Via alderdi demokrata-kristaua alderdietako kideak batuta. Lapurdiko hiriburuak eskuin muturreko hautagaitza izango du, Unis pour Bayonnel’Alternative izenpean.

Zerrendak 45 kide izan behar ditu gutxienez, baina zerrenda buru Pascal Lesellierek esan duenez komeni da 50 eta 55 izenak edukitzea, baten batek atzera egin dezakeelako, jada gertatu den gisan: «Pertsona batzuk izena eman ondoren desagertu dira. Oso eskuin aldera, edo zuzenean eskuin-muturrean, kokatzen zarenean horrelakoak gerta daitezke, nahiz eta gero eta gutxiengo pasatzen den».

Zerrenda aurkezteko burutu duten prentsaurrekoan ez dira ageri batu diren alderdien logoak. Lesellier berak baieztatu du ez duela Marin Le Penen RN alderdiaren babes ofizialik. «RNek agindu zidan zerrenda bat osatzeko, baina ez naute babestu Reconquete alderdiko kideak zerrendan sartu ditudalako», zehaztu du.

lehen aldiz 2014an saiatu zen eskuin muturra zerrenda osatzen, baina ez zuten lortu. Aldiz, 2020an Nicolas Dupont-Aignanik Lesellier sostengatu zuen eta botoen %5,58a lortu zituen tokiko hauteskundetan. 2026ko martxoan izango dira herriko hauteskundeak.

Deja un comentario

Tendencias