1936ko azaroaren 16an, Wilhem Wakonigg espioia naziaren aurkako epaiketa hasi zuen Jose Antonio Agirre Lekube lehendakariak zuzentzen zuen euskal alderdi abertzale, ezkertiar eta errepublikanoek osatzen zuten Euzko Jaurlaritzak.
Enpresari eta diplomatiko austriarra zen Wakonigg-k XX. mende hasieran jarri zen Bilbon bizitzen, eta euskal burgesiarekin harremanak egin zituen.
1917ko Gerla Handiaren atarian, Austrohungariako kontsulorde izendatu zuten Bilbon, eta garai hartan alemaniarren aldeko espioitza lanak egin zituen.
1936ko Gerra hasi zenean frankisten zerbitzura jarri zen ezkutuan, Euzko Jaurlaritzaren aurkako espioitza eta sabotaje lanak egiten.
1936ko urriaren 28an atxilotu zuten Getxo-n (Bizkaia), maletan Bilboko defentsarako planen dokumentuak zeuzkala.
Azaroaren 19an fusilatu zuten Derio-ko (Bizkaia) hilerrian, Paraguayko kontsul Martinez Arias eta José Anglada komandantearekin batera. Wakoniggen suhia Luis Ortuzar zen, Ertzaintzaren lehen zuzendaria eta Jaurlaritzak kargugabetu egin zuen.
Iturria:
Ingo Niebel, Al infierno o a la gloria. Vida y muerte del ex consul y espia Wilhelm Wakonigg en Bilbao, 1900-1936 (Alberdania).





Deja un comentario