«Uste dut egon direla gure Euskal Herri honetan hiru pitzadura. Pitzadura galanta, erabakigarria izan zen 1936koa. Horretaz ez dago zalantzarik.
Nire ustez, beste pitzadura bat izan zen 1965-1975ean. Hori izan zen pitzadura bat nondik argia sartu zen. Eta ez dakit, ba, hirugarrenaren aztarna ez ote zaigun egunotan iritsi. [Hispanitatearen eguneko] Gasteizko istiluak direla-eta ikusi dut hori.
Alde batetik han egon zirelako Falangekoak, eta, gerran, benetako asasinoak izan ziren haiek, eta, hain zuzen ere, haiek asasinatu zuten orduko Arabako diputatu nagusia zena [Teodoro Olarte], eta, haietaz gainera, egun hartan, beste alde batetik zeuden antifaxistak. Eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko bigarrenak esan du hor egon zirela alde batetik faxistak, eta bestetik «faxista euskaldunak».
Nik ulertzen dut Segurtasun Sailari ez gustatzea antifaxistak, niri pertsonalki asko, eta nik eta jende askok pentsatzen dugu antifaxismoa berriro ere beharrezkoa dela. Bertolt Brechtek esaten zuen bezala, piztia likitsa oraindik ere emankor dago. Segurtasun Saileko ordezkariak esatea Eusko gudariak kantatzen ari ziren haiek «faxista euskaldunak» direla, niri horrek halako pitzadura bat sortu dit, eta bidali nau beste toki batera. Ez nago haiekin. Aspaldian gehien larritu nauten gauzetako bat izan da hau. Izugarria iruditzen zait».





Deja un comentario