1975eko Irailaren 27an auzitegi frankista militarretako guda kontseilu sumarisimoan kondenatuak izan ondoren eta Ministroen Kontseiluak heriotz zigorrak baieztatuz, Angel Otaegi, Jon Paredes “Txiki”, Xose Humberto Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo -lehen biak ETAko militanteak eta beste hirurak Frente Iraultzaile Antifazista eta Aberkoi-ko (FRAP)- militanteak, Goardia Zibileko bolondres pelotoi baten balapean erori eta erahilak izan ziren. Faziofrankista diktadurapean legalki agindutako azken erahilketak.

Gaur, egun hartatik 50.urteurrenera AHAZTUAK 1936-1977 erregimen frankista eta estatu kolpearen biktimen elkarteak omenaldia egin nahi diegu berriz ere, azken hamabost urtetan egin izan dugun moduan, egun horretan erahil zituzten bost borrokalari antifazistei eta haiekin batera erregimen horren aurka borrokatu zuten eta erahil zituzten ehundaka emakume zein gizonei.

Aurten, data hain esanguratsuan eta Txiki–ren hilobiaren aurrean, inoiz baino ozenago esan behar dugu, bere jite Demokratiko eta Antifazista duen Oroimen Historiko batean sinistu eta defendatzen dugulako, esan, ez dela iraganeko gai bat baizik eta gaurkotasun eta etorkizun erabatekoa duena dela. Eraiki nahi dugun gizarte ereduan eta kalitate demokratikoan oinarritzen dena.

Honegatik berriz ere salatzen dugu frankismopeko krimenen aurrean zigorgabetasun lotsagarria mantentzearen eredu espainarra. Biktima hoiekiko hartzen ez diren erabakiak edo hartzen diren erabakietan, Egia, Justizia eta Erreparazioa ukatzen zaizkienean. Instituzio eta zenbait politikok agertzen duten “antifrankismoa”, topo egiten du Irailaren 27an fusilatu zituzten bost kideri ukatzen zaienean fazismoaren aukako borrokalariak zirela eta euren borroka legitimoa zela. Duela gutxi gertatu bezala Zarautzeko Udaletxea ez uztea, gertaera haiei buruzko erakusketa bat egiteko. Edo “Gogora”, “Eusko Jaurlaritzako Oroimen Historikorako -ustezko erakundea-”, 78ko Erregimenaren “errelato ofizialerako” bulegoa besterik ez izatea. Bere presidentea den Alberto Alonsoren ahotik entzun duguna: bost borrokalari hauen kriminalizazioa, publikoki terrostitzat hartu dituena. Antzeko hipokrezia mantentzen dute beste borrokalari antifrankisten “maquis” aurrean, indarrean dagoen “Oroimen Historikoaren Legean” “bandolero” gisa hartuta, inolako errekonozimendu eta omenaldirik merezi ez dutenak.

Instituzio hauek, euren ordezkariek, eta zenbait komunikabidek, – ordaintzen dietena esaten dutenak- borrokalari hauekiko herri atxikemendu zabala kritikatu dute eta euren desadostasuna agertu egin diren hainbat ekitaldiekiko, argudiatuz indarkeria erabili zutela eta “biktimak izan baziren ere biktimario ere izan zirela”. Honek gu zalantzatan jarriko gaituztelakoan merezi duten lehengo, oraingo eta geroko errekonozimenduan.

Gaur hemen gaudenok, eta beste zenbait ekitalditan parte hartzen dutenek, badakigu erakunde armatuetako kide zirela eta borroka armatua praktikatzen zutela eta badakigu ere Euskal Herria eta Estatu Espainola 40 urtez desagertuz eta kunetez bete, kartzelak presoz, eta etxeak eta kontzientziak beldurrez inguratu zituen kolpe militar batez inposatutako erregimen baten aurka ari zirela. Bai eta indarkeria erabili zutela, euren aurretik gudari eta milizianoek egin bezala. Ez gaude hemen euren inozentzia defenditzeko baizik eta lehenago aipatutako instituzio eta organismoen ustez, Angel Otaegi, Jon Paredes “Txiki”, Xose Humberto Baena, Ramon Garcia eta Jose Luis Sanchez errudun direnak eta ez omen dute inolako omenaldirik merezi. Eta guk jarrera horren aurrean, eurekiko eta euren borrokarekiko gure errekonozimendu eta atxikimendua agertu nahi dugu hementxe eta gaur ere.

Eta ezagupide eta errekonozimendu osoz egiten dugu. Kontzientzia lasai dugu, fazismoaren aurka borrokatzea ez da krimen bat baizik eta egin beharrekoa. Eta borrokalari antifazistek gogoratzea ez da terrorismoaren apologia egitea baizik eta erresistentziaren apologia egitea da.

Eta apologia hau da hemen egiten ari garena, aurretik beste urteetan bezalaxe, Jon Paredes “Txiki”, euskal militante independentista eta sozialistaren hilobiaren aurrean, 1975eko irailaren 27an erahil zutena. Eta beste urteetan bezalaxe hemen gaude bere familia eta gogoan dugun eta maite dugun beste lagun batzuk, eta horrela jarraituko dugu hurrengo urtean, eta bestean, eta bestean.

Borrokalari hauen oroimena euren borroka da. Eta borroka da euren memoriaren ondarea.

Deja un comentario

Tendencias