*Irungo Harrera Sarea / Red de Apoyo de Irun (Gipuzkoa)

𝗜𝗻𝗱𝗮𝗿𝗸𝗲𝗿𝗶𝗮 ekonomiko eta politikoaren eguneroko egoeran, populismo faxistak migratzaileak berriz ere bihurtu ditu gizarte mailan bizi ditugun arazoen erantzule.

Maiatzetik Irungo auzoetan «segurtasun falta»ren aitzakiarekin, 𝒉𝒆𝒓𝒓𝒊𝒕𝒂𝒓𝒓𝒆𝒏 𝒑𝒂𝒕𝒓𝒖𝒊𝒍𝒂𝒌 sortu dira. Erabiltzen duten diskurtsoa ez da berria: eskuin muturreko populismoaren ohiko diskurtsoa da. «Erakundeak gu abandonatu gaituzte, eta delinkuentzia jasanezina da». Eguzki bezain zaharra da diskurtso hori, eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere agertzen ari da pixkanaka. 

𝗨𝗹𝘁𝗿𝗮𝗲𝘀𝗸𝘂𝗶𝗻𝗮ren presentzia eta gorakadaren erakuslea dira.

Segurtasuna bermatu beharrean, patruila horiek beldurra sortzen dute. Beldurra etxera itzultzen diren gazte arrazializatuengan, susmagarri bezala interpelatuak izateko arriskuagatik. Beldurra, batez ere jatorri arabiarra duten migratzaileengan. Eta beldurra, bizikidetza «onargarria»ren arauak betetzen ez dituztenengan. Une honetan, pertsona musulmanak edo arabiar itxurakoak dira eskuin muturraren jomuga nagusia, baita talde horrena ere.

𝗘𝘇 𝗱𝘂𝗴𝘂 𝘂𝗹𝗲𝗿𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗨𝗱𝗮𝗹𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗷𝗮𝗿𝗿𝗲𝗿𝗮 gai honetan. Sare sozialetan zabaltzen eta elikatzen diren gezur eta beldurrak kalera salto egin dute.   Udalaren inakzioa deigarria eta kezkagarria iruditzen zaigu. 

Horregatik, Udalari eskatzen diogu benetako edo hautemandako segurtasun-ezari aurre egiteko neurriak har ditzala.

Eta 𝗵𝗲𝗿𝗿𝗶𝘁𝗮𝗿𝗿𝗲𝗶 𝗱𝗲𝗶 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗲𝗻 𝗱𝗶𝗲𝗴𝘂: 𝗲𝘇 𝗴𝗮𝗶𝘁𝘇𝗮𝘁𝗲𝗻 𝗻𝗮𝗵𝗮𝘀𝗶. 𝗣𝗼𝗽𝘂𝗹𝗶𝘀𝗺𝗼 𝗵𝗼𝗿𝗿𝗲𝗸 𝗲𝘇 𝗱𝘂 𝗯𝗲𝘀𝘁𝗲 𝗵𝗲𝗹𝗯𝘂𝗿𝘂𝗿𝗶𝗸: 𝗶𝗻𝗱𝗮𝗿𝗸𝗲𝗿𝗶𝗮 𝗲𝘁𝗮 𝗳𝗮𝘅𝗶𝘀𝗺𝗼𝗮 𝗲𝘇𝗸𝘂𝘁𝗮𝘁𝘇𝗲𝗮: hasieran laguntzen dizutela dirudi, baina gero agintzen eta legez kanpo uzten zaituzte. Ezagutzen dugu dinamika hau. Badakigu nola amaitzen den.

𝗔𝗿𝗿𝗮𝘇𝗮𝗸𝗲𝗿𝗶𝗮, 𝘅𝗲𝗻𝗼𝗳𝗼𝗯𝗶𝗮, 𝗴𝗼𝗿𝗿𝗼𝘁𝗼𝗮 𝗲𝘇 𝗵𝗲𝗺𝗲𝗻, 𝗲𝘇 𝗶𝗻𝗼𝗻!

#𝗣𝗼𝗽𝘂𝗹

Deja un comentario

Tendencias